Kit Digitala
Zer da Kit Digital programa?
Kit Digital enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako laguntza-programa da, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak abiarazia, Europar Batasunak finantzatua (NextGenerationEU), eta haren bidez eraldaketa digitala sustatu eta bultzatu nahi da.
Nori zuzenduta dago?
Kit digitalak eskaintzen dituen soluzio digitalak edozeinsektoretako edo negozio-tipologiako enpresa txikien, mikroenpresen eta langile autonomoen beharretara bideratuta daude.
Nola lortu bonu digitala?
Kit digitalaren laguntza-deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzu, digitalizazio-soluzioetara sartzeko aukera emango dizun bonu digital bat izango duzu eskura.
Diru-laguntzen zenbatekoa
10-49 langile bitarteko enpresak
I Segmentua – 12.000€ arte
3 eta 9 langile arteko enpresak
II Segmentua – 6.000€ arte
Langile 1 edo 2 dituzten autonomoak eta enpresak
III Segmentua – 2.000€ arte
Diruz lagundutako irtenbide digitalak
2.000€ arteko laguntza zure webgunea garatzeko.
2.000€ arteko laguntza zure Interneteko presentzia hobetzeko.
2.500€ arteko laguntza zure sare sozialen estrategia kudeatzeko.
2.000€ arteko laguntza zure online denda garatzeko.
2.000€ arteko laguntza banaketa kanal berrietan saltzeko.
ETE eta autonomoentzako Kit Digital-aren baldintzak
- Enpresa txikia, mikroenpresa edo autoenplegu-egoeran dagoen pertsona izatea, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko definizioen arabera.
- Krisian dagoen enpresatzat ez hartzea, aipatutako erregelamenduaren 2.18 artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako beste debekurik ez izatea.
- Zerga Administrazioko Estatu Agentziako enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan edo Foru Zerga Administrazioko errolda baliokidean inskribatuta egotea.
- Europako Batzordearen aldez aurreko erabaki baten ondoren berreskuratzeko agindu bati lotuta ez egotea.
- Minimis laguntzen muga ez gainditzea (zenbateko txikikoak).
ZuzenMedia soluzio digitalak
Webgunea eta Interneteko oinarrizko presentzia
Garatu zure webgunea 2.000€-etatik aurrera.
Presentzia aurreratua Interneten
Hobetu zure presentzia interneten 2.000 €-etatik aurrera.
Nola eskatu Bonu Digitala?
acelerapymes.es -en izena eman eta osatu autodiagnostikatzeko testa. Horrela, Kit Digitalaren laguntza-deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzu, zure enpresak behar dituen digitalizazio-soluzioetara sartzeko aukera emango dizun bonu digitala izango duzu eskura. Informazio osoa jakiteko, sartu hemen:
+34 625 15 87 70
info@zuzenmedia.com
Atzieta 53, 20120 Hernani, Gipuzkoa